XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, Ibanen aurreikuspenaz zerbait txunditurik zeuden eta atzeraxeagotik jarraitu zioten.

Iban tente zihoan Idoiaren etxera iritsi nahian.

Geldiune bat egin zuen.

- Tirtiriku - esan zuen -. Kenduko al zenioke adreilu horri gaineko igeltsozko azala?.

Norbait konpontzen ari zen txabola baten ondoan, adreilu hondakin batzu zeuden pilaturik.

Tirtirikuk, eskaera ulertu eta, atzaparka, ekinaren ekinez, adreilua estaltzen zuen igeltsu apurra kentzea lortu zuen.

Honela, arbelean idazteko materiala edukiko zuten.

Idoiaren etxeko atean bere aita zegoen kulunkaulki batetan eseririk eta pipan errez.

- Badakit klasera zatoztela - agurtu zituen -.

- Gero, Ibani keinu egin zion.

- Trapusaltzailea hurbildu egin zitzaion.

- Aizu - esan zuen Idoiaren aitak -.

- Hiruretan zu zara zentzuzkoena.

- Ez atera zalapartarik eta haltzaririk ere ez hondatu.

- Ongi portatu edo bestela ez zarete ongi ibiliko nirekin.

Bien bitartean, Joxeakin eta Tirtirikuk, urrutixeagotik entzutean, on aurpegia jartzen zuten, aldareko aingerutxoen aurpegi berbera.

Idoia, begiak distiratsu eta mototsetan kibizta * kibizta: lazo bana zuela, zai zeukaten.

Belaunen gainean estalki txiki bat zuen eta mahai gainean alfabetoko letrak majuskulak bakarrik egunkari-paperean mozturik.